Eudel hauteskundeak 2011
Albisteak

34/2010 Legea, abuztuaren 5ekoa.

 

ABUZTUAREN 5EKO 34/2010 LEGEA ONARTU DA, ZENBAIT LEGE ALDATZEN DITUENA, KOMUNITATE ARAUDIRA EGOKITZEKO


(BOE. 192 zk., 2010eko abuztuaren 9koa).

2010eko abuztuaren 9an, BOEn argitaratu da abuztuaren 5eko 34/2010 Legea, honako hauek aldatzen dituena: urriaren 30eko 30/2007 Legea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa; urriaren 30eko 31/2007 Legea, ur, energia, garraio eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzkoa; eta uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzeari buruzkoa, lehenengo biak komunitate-araudira egokitzeko.

Abenduaren 11ko 2007/66/CE Zuzentarauak funtsezko aldaketak egin ditu aurreko Komunitate Zuzentarauetan: abenduaren 21eko 89/665/CEE eta otsailaren 25eko 92/13/CEE. Horien bidez baliabideak arautzen ziren kontratazio arloan, bai Sektore Publikoko kontratuei dagokienez, bai ur, energia, garraio eta posta-zerbitzuen sektoreetako entitate kontratugileek egindakoei dagokienez.

Aldaketaren helburua da errekurtsoaren ondorioak indartzea. Horrela, adjudikazio-prozeduretan esku hartzen duten hautagaiek eta eskaintzaileak errekurtsoa jarri ahal izango dute hautaketa-prozedurak tramitatzean sortutako arau-hausteen aurka, eta ebazpen eraginkorra lortzeko arrazoizko aukera izango dute.

Araudi aldaketaren alderdirik nabarmenen artean hauek biak aipa ditzakegu:

  • Batetik, errekurtsoa ebazteko eskumenari dagokiona, Zuzentarau berriak organo independente bati eman behar zaiola eskatzen baitu, eta, bestetik, kontratuen adjudikazioaren etenaldiari buruzkoa, harik eta organo horrek hori edo fondoa mantendu edo ez erabaki arte.


  • 2007/66/CE Zuzentarau berriak errekurtsoari buruz egin duen konfigurazioa osorik betetzeko, araudiaren aldaketaren bitartez, behin-behineko eta behin betiko adjudikazio ekintzak batean elkartu dira, eta kontratuaren burutzea eta horren formalizazioa bateratu egin dira.


Lege hau 2010eko irailaren 9an sartuko da indarrean, lehen Xedapen Iragankorrean agindutakoa izan ezik, Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Nagusiaren lehen izendapen eta osaketari buruzkoa, 2010eko abuztuaren 10ean sartu baitzen indarrean.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao