
Udal Ordezkarientzako Trebakuntza: Tokiko Lan Politikorako Gaitasun Mintegien IV. EDIZIOALaugarren urtez jarraian, EUDELek Udaletako alkate, zinegotzi eta zuzendariei zuzendutako Mintegi serie bat aurkeztu du, trebakuntzarako aukera zehatz berriak eskaintzeko eta arlo horretan aurrera egiten jarraitzeko. Aukera horiek bat etorriko dira Tokiko Gobernuen eguneroko beharrizanekin. Udal ordezkariek izaten duten partaidetzaren arrakastak eta aurreko edizioetako satisfazio maila handiak animatuta, EUDELek bost Mintegi zehatz proposatuko ditu ikasturte berrirako, denak ere ospe handiko profesionalen eskutik.
Mintegi hauek prestakuntza-jardunaldi laburrak izango dira. Orientazio praktikoa izango dute, eta Tokiko Gobernuetan politika eta zuzendaritza ezagutzak eta trebetasunak eguneratu eta partekatzea izango da helburua. Bost Mintegi hauetan landuko diren gaiak arlo horietako adituek aztertuko dituzte. Hauexek dira gaiak:
* Kontratisten betearazpenaren kontrola zerbitzu kontratuetan.
* Funtzionamendu administratiboa erraztu eta hobetzeko neurri errazak.
* Herritarren parte-hartzearen plangintza.
* Toki politikarako marketinga.
* Informazio-medioetan komunikatzea.
Laugarren edizio honetan, EUDELen Bilboko egoitzan ere egingo dira Mintegiak, eta Mintegietakoren batean matrikulatzeko interesa duten pertsonek 2006ko urriaren 30a baino lehen eman beharko dute izena.
2002an EUDELek trebakuntza-eskaintza hau abian jarri zuenetik (aitzindaria izan zen Estatuan), Euskadiko eta beste Autonomia Erkidego batzuetako tokiko 1.000 ordezkari inguruk hartu dute parte trebakuntza-ikastaroetan. EUDELek lau urte daramatza Estatu mailako alkate eta zinegotzientzako trebakuntza-eskaintzaren buruan, eta bere proiektuen artean dago zenbait trebakuntza-proiekturi jarraipena ematea. Informazio gehiago nahi izanez gero: 