EUDELek eta Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Modernizatzeko bulegoak jardunaldia antolatu dute ostegun honetan (hilak 10)
Ostegun honetan, uztailaren 10ean, 09:00etan eta 11:30ean (bi saio, aurkezpen berbererako), EUDELek eta Eusko Jaurlaritzaren Administrazioa Modernizatzeko bulegoak jardunaldi bat antolatu dute, ordainketa-pasabiderik ez duten udalei bereziki zuzenduta. Bertan, erakunde horien diru-bilketa edo finantza sailekin erlazionatutako langile tekniko eta politikoen laguntzaren garrantzia nabarmenduko da. Euskal Administrazioen Ordainketa Pasabidea tresna horizontala da Euskal Administrazio guztientzat; izan ere, Internet bidez izapideak egiteko aukera eskaintzen du, besteak beste Administrazioari egin beharreko ordainketak, urratsetako batzuetan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu EUDELen 94 423 15 00 telefono zenbakira.
PDF Formatua

Dokumentua jaitsi
WORD Formatua

Inskripzio orria jaitsi