
Bakearen eraikuntzan herritarren parte-hartzea
Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek ?Euskadiko Udalen Elkartea- lankidetza hitzarmen bateratua sinatuko dute bihar, bakearen eraikuntzan herritarren parte-hartzea bideratzeko.
Hitzarmena Juan José Ibarretxe lehendakariak eta Karmelo Sáinz de la Maza EUDELeko elkarteburuak sinatuko dute bihar, urtarrilak 10, asteazkena, 11:00etan Lehendakaritzan izango den ekitaldian.
Hitzarmena sinatu ondoren, Lehendakariak eta EUDELeko elkarteburuak ekimenaren edukia azalduko dute.
Ekitaldian, beraien herrietan esperientzia pilotuak eginez parte-hartze prozesu hau abiarazteko eskaintza egin duten alkateak ere izango dira.
Esperientzia pilotu hauek ondoren eskatzen duten udalerri guztietan ere egingo dira, abian jarriko diren esperientzia pilotuen ebaluazioa esku artean izan ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 9a.