Toki Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatuko Funtsaren kargurako proiektuak aurkezteko epea ireki da.Azaroaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), Lurralde Lankidetzarako Estatuko Idazkaritzaren ebazpena argitaratu da. Horren bitartez, onartu egiten dira bai urriaren 26ko 13/2009 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatuko Funtsaren kargura libratutako baliabideen tramitaziorako baldintzak bai eskabideak aurkezteko eredua.
Proiektuak aurkezteko epea hiru hilabetekoa da, ebazpen hau Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Horiek horrela, proiektuak aurkezteko azken eguna 2010eko otsailaren 4a da.
"BOEko ebazpena" web orrira esteka