EUDELEK "Kontratazio Administratiboa V" eskuliburua argitaratu du.EUDELek Kontratazio Administratiboa V Eskuliburua argitaratu du, eta aste honetan zehar bidaliko die udal bazkide guztiei. Liburuaren helburua laguntzarako tresna praktikoa izatea da, udalen kontratazio prozesuetako administrazioaren baldintza berezien pleguak egiteko orduan. Izan ere, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legera egokitutako administrazioaren baldintza berezien agiri-ereduen bilduma eta agiri horiek betetzeko jarraibideak jasotzen ditu.