Eudel hauteskundeak 2011
Albisteak

UDAL EUSKALTEGIEI BURUZKO JAURLARITZA ETA EUDELEN ARTEKO BATZORDE BITARIKOA

 

Osatu eta lanean hasi da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta EUDELen arteko udal euskaltegien gaia aztertzeko bitariko batzordea. Gaur arratsaldean, HABEko Donostiako egoitzan, eratu da eta izan du bere lehen lan bilera Jaurlaritza eta EUDELen arteko udal euskaltegiei buruzko bitariko batzordeak.

Bitariko batzordean partaide dira Jaurlaritzaren aldetik Kultura sailburua, Miren Azkarate, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Patxi Baztarrika, HABEren zuzendari nagusia, Joseba Erkizia eta Euskara Planen zuzendaria, Jokin Azkue, EUDELen aldetik bitariko batzordean partaide dira Miren Dobaran, Berangoko alkatea, Maite Etxaniz, Zarauzko alkatea eta Fernando San Martin, Irungo zinegotzia.

Bitariko batzordeak udal euskaltegien inguruko gaiak aztertuko ditu eta euskalduntze alfabetatzearen alorrean horrenbesteko garrantzia duten herri euskaltegi multzo honen egungo egoera eta etorkizuna zehaztuko ditu.

Donostia, 2006eko apirilaren 5a.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao