Albisteak

EUDEL Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluko kidea da

 

Bilbon, 2008ko otsailaren 13an. Euskadiko Udalen Elkartea-EUDEL Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren urriko bileran izango da. Hori aurreratu da gaur organo horrek Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiekin Gasteizen egindako bileran.

"Albiste ona da, justizia egiten baitu, udalak gure Herriko marko finantzario instituzionalean sartzean". EUDELeko elkarteburu Jokin Bildarratzek horrela laburbildu du gertaera hau. Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan parte hartzea da Euskadiko udalen aldarrikapen historikoetako bat, hau da, baliabideen banaketa erabakitzen den tokian eta "tokiko gobernuek zer esan eta zer eskaini ugari daukagun tokian" egongo gara. Izan ere, EUDELen 2008-2012 aldirako Plan Gidarian berariaz egiten zaio erreferentzia Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan begirale sartzeari, harik eta etorkizuneko Udal Legea onartzen den arte.

Erronka horrek erantzukizun handia eskatzen du, eta udalek, gizartearen eskaerak zuzenean ezagutzen dituztenez, eszenatoki berriak eskatzen duen heldutasunarekin jakingo diote aurre egiten erronkari.

Horretarako, EUDELek bere baitan dauden iritzi desberdinak bilduko dituen talde bat jarriko du abian, udalentzat interesekoak izan daitezkeen ekimenak lantzeko. Ondoren, hala badagokio, ekimen horiek aipatutako Kontseilura helaraziko dira.

Dena dela, Udal Legearen onarpena behin betiko aurrerapausoa izango da, udalak Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan sartzeko behar den lege-markoa eskaintzen duelako.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao