
Hauteskundeetako emaitzak EUDELen web orrianEuskadiko Udalen Elkarteak atal berezi bat prestatu du bere web orrian, Udal hauteskundeak 2007, eta, horren bitartez, 2007ko maiatzaren 27an izango diren foru eta udal hauteskundeei buruzko informazio guztia eman du azken hilabete honetan. Atal honek datu estatistikoak ematen ditu, araudia jasotzen du, erantzuna ematen die hauteskunde deialdi berri baten aurrean udalek egiten dituzten ohiko galderei... eta, hemendik aurrera, hauteskundeetako emaitzak ere lortu ahal izango dira, izan ere, web gune interesgarrienak bilduko ditu eta horietarako sarbide zuzena eskainiko du.
Hauteskundeetako emaitzak www.eudel.net helbidean.