
Astelehenean, azaroaren 13an, 11:00etan, EUDELenEUSKADIKO UDALEN PUBLIZITATE KANPAINA BATERATUAREN AURKEZPENA, AZAROAREN 25eko OSPAKIZUNA DELA ETA
EUDELek eta EMAKUNDEk bultzatutako berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarearen (Berdinsarea) markoan, datorren astelehenean, azaroaren 13an, emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta Euskadiko udalek lehenengo aldiz denek batera abian jarriko duten komunikazio kanpaina aurkeztuko da. Gure herri eta hirietako kaleak apainduko dituen kanpaina honen helburua da, batetik, ahalik eta eragin handiena lortzea emakumeenganako indarkeriaren aurka, eta, bestetik, mezu positiboa igortzea.
Aitzindaria den ekimen honen aurkezpenean EUDELeko Elkarteburu Karmelo Sáinz de la Mazak eta EMAKUNDEko Zuzendari nagusi Izaskun Moyuak hartuko dute parte.
Eguna: astelehena, azaroak 13
Ordua: 11:00etan
Lekua: EUDELen Prentsa Aretoa (Zabalgune plaza 5, Bilbao)