Eudel hauteskundeak 2011
Albisteak

Ekonomia Jasangarriaren Legea

 

Ekonomia iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legea martxoaren 6an sartu zen indarrean.

Martxoaren 5ean, ekonomia iraunkorrari buruzko Legea BOEn argitaratu zen, eta hurrengo egunean sartu zen indarrean. Arau hau gure finantza-sistema indartzeko asmoarekin sortu da, G-20ko herrialdeen taldeak hartutako jarraibideak aintzat hartuz, eta xedea da jarduera ekonomiko eta sozialaren beherakada etetea, «Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Plana» deriotzon E Planean jasotako neurri-multzoaren barruan. Toki esparruan, Legeak eragin ugari eta anitzak ditu; izan ere, arau garrantzitsuak aldatzen ditu, besteak beste, Toki Araubideen Oinarriei buruzko Araua, Toki Ogasunen Legea, Administrazio Prozeduraren Legea, Datuak Babesteko Legea, Tributuen Lege Orokorra eta Kontratu Publikoen Legea.