
"EUSKADI, ARIMA SOLIDARIOA"EUDELek ekimen berritzaile batean kolaboratzea erabaki du. "Euskadi, arima solidarioa" leloarekin, gure inguruko irabazi asmorik gabeko euskal erakunde askok bazterketa egoeran edo babesik gabe bizi diren pertsonen alde Euskadin egiten duten lana aintzatetsi nahi du ekimen horrek. Elkarte horiek elkartasunean jarraitu beharreko adibideak dira; izan ere, gure inguruan bizi den jende askok elkartasun horren beharra dauka eta sarritan ez dugu beharrizan hori ikusten. EUDELek ekimen honen berri zabaltzeko ahalegina egingo du, kolektibo horiekin lan egiten duten elkarte guztiak sari hau lortzeko aukera izan dezaten. Eskertuko genizueke zuen web orrietan ekimenerako esteka jarriko bazenute; izan ere, seguruenik, herri mailako elkarte askok bide honen bitartez izango dute ekimen honen berri. Hemendik gutxira kartel eta display batzuk bidaliko dizkizuegu, nork bere udalean jar ditzan.
"Euskadi, arima solidarioa" web orrira esteka