
Tabakismoaren aurkako osasun neurriei buruzko abenduaren 26ko 28/2005 legearen gaineko bileraTabakismoaren aurkako osasun neurriei buruzko abenduaren 26ko 28/2005 Legeak tabako-produktuen salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzen du. Legea indarrean sartu ondoren, Drogamenpekotasunen Zuzendariak idazki bana bidali zien alkateei, Eusko Jaurlaritzako Autonomia Politikarako eta Estatutuaren Garapenerako Zuzendaritzari, gai honi buruz Euskadiko Administrazioek dituzten eskumenei buruz enkargatutako txosten juridiko batean jasotakoaren berri emateko.
Idazki horretan udal erakundeei esleitutako eskumenen gainean jasotakoa aztertzeko, batez ere zigortzeko ahalmenari dagokionean, gaur hiru lurralde historikoetako zenbait udaletako teknikariak bildu dira, gaiaren inguruan udalek hartu beharreko jarrera politikoa juridikoki eratzeko asmoz, beti ere, EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak derrigorrean egin beharko dituzten solasaldiak edo harremanak aintzat hartuta, horiek guztiek eztabaida lasaiagoa eskatzen baitute.
Horretarako, EUDELen Batzorde Agintariari jakinarazten zaio, erakundeen arteko lan-markoa egituratu beharra dagoela, aipatutako arautegian ezarritakoa betetzeko hartu beharreko neurriak guztien adostasunaz hartzeko.
Bilbao, 2006ko otsailaren 9a