
Arrakasta handiz hasi da tokiko Zuzendaritza Publikoa Ikastaroaren lehenengo edizioaJoan den martxoaren 5ean, EUDELen, "Tokiko Zuzendaritza Publikoari buruzko Programa Aurreratua" hasi zen. Tokiko Herri Administrazioko langileria eta estatu mailan aitzindaria. Ikastaro honen helburua tokiko zuzendari publikoei haien lan-esparruetan erantzuna ematea izango litzateke. Halaber, eguneroko lanean izaten dituzten arazoei aurre egiteko eta kudeaketarako ezagutzak eta baliabideak eskainiko zaizkie. Horrela gure udaletako zerbitzu publikoa hobetu nahi da.
Ikastaro berriaren lehenengo edizio honen oihartzuna oso handia izan da. Euskadiko 3 hiriburuetako udaletako zuzendari eta gerenteen harrera oso ona izan da. Era berean, Euskadiko Erakunde Publikoetako eta gainerako Udaletako zuzendarien artean ere oso arrakastatsua izan da.
Ikastaroa EUDEL eta IVAPen artean diseinatu da, eta Rafael Jiménez Asensio dugu Zuzendari Akademikoa. Irakasleak horretan adituak dira eta haien esperientzia erabat frogatuta dago.
Saioak EUDELen Bilboko egoitzan egingo dira martxoa eta ekaina bitartean. Ikastaroak iraungo dituen 124 orduetan, besteak beste, hurrengo gai sektorialak garatuko dira: "Sektore Publikoan Zuzendaritza-eginkizunaren erakunde-esparrua", "Zuzendari Publikoen eskumenak" eta "Pertsonak eta aurrekontua kudeatzea".
Tokiko Zuzendaritza Publikoa: Programa Aurreratua. 2008. 1. edizioa. Bilbao esteka