Arnasa hartzen duen, sentitzen duen eta bizi den gizarteak beti du hobetzeko nahia
Albisteak

Zerbitzuei buruzko Zuzentaraua.

 

Joan den abenduaren 27an indarrean sartu zen 25/2009 Legea, zenbait lege aldatzen dituena, zerbitzuetako jardueretara libreki sartzeari eta horietan aritzeari buruzko Legeari egokitzeko.

Azaroaren 23ko 17/2009 Legeak, zerbitzuetako jardueretara libreki sartzeari eta horietan aritzeari buruzkoak, partzialki bada ere, Espainiako Zuzenbidean sartu du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/123/EE Zuzentaraua, 2006ko abenduaren 12koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruzkoa.

Joan den abenduaren 23an, BOEn argitaratu zen 25/2009 Legea, helburu bikoitzarekin. Alde batetik, lege mailako estatu-araudia 17/2009 Legean ezarritakora egokitzea, lege horren azken bosgarren Xedapenean jasotako aginduaren arabera. Bestetik, Zuzentarauak ukitzen ez dituen sektoreetara zabaltzen ditu arautze egokiaren printzipioak, zerbitzuen sektorea gehiago dinamizatu eta Europako beste kideekiko lehian abantailak lortze aldera; horretarako, asmo handiko ikuspegi bati jarraitzen dio, zerbitzu sektorearen inguru arauemailea hein handi batean hobetzeko eta justifikaziorik gabeko edo neurri gabeko baldintzak eta oztopoak kentzeko. Horren ondorioz sortutako inguru arauemailea eraginkorragoa da, gardenagoa, errazagoa eta aurrez jakiteko modukoa eragile ekonomikoentzat eta bultzada esanguratsua emango dio jarduera ekonomikoari.

Udal korporazioek ere egokitu egin beharko dituzte Lege berri horrek ukitzen dituen udal ordenantzak. 25/2009 legea indarrean sartzearen ondorioz aldatuko diren Lege guztietatik aipatzekoak dira zuzenean udal inguruari eragiten diotenak:

Aipatzekoa da, halaber, 2009ko abenduaren 30ean, indarrean sartu zela 2009/2009 Errege Dekretua, udal korporazioetako zerbitzuen Araudia aldatzen duena eta toki erakundeei industria nahiz merkataritzako establezimenduak irekitzeko herritarrei aurretiko lizentzia eskatzeko eskumena kentzen diena.

EUDEL topaketak antolatzen ari da 20.000 biztanletik gorako udaletako teknikariekin, lege aldaketak udal ordenantzetan nola aplikatu behar diren aztertzeko eta proposamen teknikoak egiaztatzeko.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao