Galderak
 

11. galdera

 
11. Zer gertatuko da Zinegotzi hautatuak ekainaren 16ko Bilkurara joaterik ez badu?

Beraiek parte hartzen duten lehen bileran egin ahal izango dute karguaren zina edo hitza ematea Udalbatzaren aurrean.

Hauteskunde Batzorde Nagusiak honakoa erabaki du: "Ez da eperik ezartzen kargua hartzeko, eta hurrengo osoko bilkuretarako Zinegotzi hautatuari deitzen jarraitu beharko dute karguaz jabetzea gauzatzeko".

Hauteskunde Batzordearen Ebazpena, 2005eko martxoaren 31n hartutakoa.

ERABAKIA.- Hauteskunde Batzorde Nagusiak HAOLOren 182. artikuluaren eta horrekin bat datozen xedapenen bidez behin eta berriz erabaki duenez, heriotzak, ezintasunak, uko egiteak edo epai irmoak karguaren izaera galtzea dakar, eta ez dago karguari isilpean uko egin izana hautematerik.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao