
12. galderaEratze-saioan bertan egiten da. Euren zerrendaren buruan direnak izan daitezke hautagaiak.
Alkate hautatuko dute:
a) Zinegotzien botoen gehiengo osoa lortzen duena; gehiengo hori Udalbatza osatzen duten Zinegotzien legezko kopuruari dagokio eta ez Eratze-saioan dauden Zinegotzi kopuruari.
b) Bestela, udalerrian herritarren boto kopuru handiena lortu duen zerrendaren burua aldarrikatuko dute Alkate. Berdinketa izatekotan, zozketa bidez erabakiko da.
Behin hautatu ondoren, Alkatea karguaz jabetu eta horren zina edo hitzematea egin beharko du Udalbatzaren aurrean. Zinegotzi moduan egindako zinak edo hitzemateak ezin du ordezkatu Alkate gisa egin beharrekoa.
Alkate aukeratzen duten Zinegotzia Udalbatzaren eratze-saioan ez badago, Udalbatzaren aurrean 48 orduko epean kargua hartzeko eskatuko zaio, eta egingo ez balu eta hori ez egiteko inolako arrazoirik emango ez balu, Alkate kargua bete gabetzat joko luketela ohartaraziko dute.