Galderak
 

13. galdera

 
13. Alkate izateko hautatutakoak uko egin ahal dio postuari? Alkatearen uko egiteak, Zinegotzi izaera galtzea dakar?

Uko egin ahal dio bere karguari, idatziz eta Udalbatzaren aurrean. Alkate karguari uko egiteko idazkian uko egiten duenak zein egunetatik aurrera izango duen eragina zehaztu dezake.

Bestalde, uko egite hori ezin da zabaldu horren Zinegotzi karguari, kargu horri ere espresuki uko egiten ez badio.

Zinegotzien uko egiteak Udalbatzaren aurrean gauzatzen dira, ez Udalaren Erregistroan aurkeztean. Udalbatzan aurkezten ez den bitartean bidea egiten edo izapidetzen ari den uko egitea da, eta eraginkorra edo automatikoa izango da Udalbatzak horren berri jasotzen duenean. Auzitegi Gorenaren 422/1998 Sententzia, 2001eko otsailaren 19koa.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao