15. galdera
15. Eta Saio Eratzailearen ostean, zer dator?
Saio Eratzailea egin eta hogeita hamar egun igaro baino lehen, Bilkura Berezia deitzen da, gai zerrenda honekin:
- Informazio Batzorde iraunkorrak sortu eta osatu.
- Udalbatzako kideak beren eskuduntzakoak diren kide anitzeko organoetan izendatu.
- Alkateordeen izendapenaren inguruan hartutako erabakiak iragarriko ditu Alkateak.
- Gainera, Gobernu Batzordeko parte-hartzaileak zehaztuko dira. Gobernu Batzordea zuzenbidezko biztanleria 5.000 lagunekoa baino handiagoa duten udalerri guztietan izaten da; baita zuzenbidezko biztanle gutxiago dituztenetan ere, Araudi Organikoak hala ezarri eta Udalbatzak adosten duenean.
- Batzorde Informatiboetako presidenteak izendatu.
- Alkateak laga beharrekotzat jotzen dituen gaiak norbaiten esku uztea.
- Saio honetan, saioak zenbatean behin egingo diren erabakiko du Udalbatzak. Udalbatzak ohiko bilkura hilean behin (20.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako Udaletan), bi hiletan behin (5.001 eta 20.000 biztanle arteko udalerrietako Udaletan) eta hiru hiletan behin (5.000 biztanle arteko udalerrietan) egiten du gutxienez.