
16. galderaUdalbatzaren Osoko Bilkuretara, Batzordeetara edota kide anitzeko beste organo batera joatearren jasotzen diren ordainak lan etekinak dira eta, hortaz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ezarri behar zaie. Bidaia eta bestelako joan-etorrietarako dagokion arau fiskalak ezarritako kopuruak baino ez daude salbuetsita, eta Udalak bidaia horien izaera eta zenbatekoa egiaztatu behar du. Norberaren lan etekinei ezartzen zaizkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako ordainketak arautzen dituen Foru Dekretuak ezarritakoaren araberakoa izango da Erretentzioaren ehunekoa.