
19. galderaHauteskunde Batzorde Nagusiaren erabakia, 1993ko maiatzaren 12an hartutakoa:
Zozketak publikoa izan behar du, haren zuzentasuna bermatzeko, eta apirilaren 2tik maiatzaren 2ra doan tartean egingo da.
Hauteskunde Batzordearen Erabakia, 2000ko otsailaren 15ean hartutakoa.
- Hauteskunde Mahaietako kideak izendatzeko Udalbatzaren osoko bilkuran quorumarekin arazoak izateari dagokionez: "Deliberazio edo Udaleko Osoko Bilkuraren akordio aske bat izan beharrean zozketa bat denez, ez da ezinbesteko baldintza legez ezarritako quoruma egotea".
Hauteskunde Batzordearen erabakia, 2000ko otsailaren 9an hartutakoa Hauteskunde Mahaiak osatu behar dituzten herritarrak izendatzeari buruz.
Hauteskunde Mahaietako kideak izendatzea Udalbatzei dagokie (ez Alkateari, Udalbatzak izendatutako Batzorde bati edo Udalbatzaren izenean aritzen den hautetsi bati) eta Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak (Udaleko Idazkaria haren kidea da) ikuskatutako zozketa publikoan egin behar du. Hau da, erakunde horrek beharrezkotzat hartzen dituen arauak hartu egin beharko dira.
Hauteskunde Batzordearen Erabakia, 2005eko martxoaren 31n hartutakoa
Hauteskunde Mahaiko kideak hartzeko ordezko zozketa Udalek egitea. Hauteskunde Mahaiko kideak hautatzeko ordezko zozketa Udalek egin ahal izateko aukerari buruzko kontsulta, interesdunei jakinarazteko izaten diren eragozpenak kontuan hartuta.
ERABAKIA.- HAOLOk ez du galarazten Hauteskunde Mahaiak osatzeko Udalbatzak egiten duen zozketa publikoan ordezkoren bat ere hartzea, hasiera batean Mahaiko kidetzat hautatutakoari izendapena jakinarazi ezin bazaio norbait edukitzeko.