Galderak
 

20. galdera

 
20. Zelan aukeratzen dituzte zinegotziak eta Alkatea 100 eta 250 biztanle artean dituzten udalerrietan? Eta ehun baino gutxiago dituztenetan?

a) 100 eta 250 biztanle arteko udalerrietan:

HAOLOren 184. artikuluak arautzen du zinegotzien aukeraketa kasu horietan:

100 eta 250 lagun arteko biztanleria duten udalerrietan, prozedura honi jarraituta aukeratzen dituzte Zinegotziak:

  • a) Alderdi, koalizio, federazio edo elkarte bakoitzak gehienez bost lagun dituen zerrenda aurkeztu ahal izango du.
  • b) Hautesle bakoitzak barrutian izendatutako hautagaietako lauri eman ahal izango die botoa gehienez.
  • c) Hautagai bakoitzak barrutian lortutako boz guztiak zenbatuko dituzte eta zerrenda baten jarriko dituzte boto gehien jaso dituenetik hasita.
  • d) Boz gehien lortzen dituzten bost lagunak izendatuko dituzte zinegotzi.
  • Berdinketarik izatekotan, zozketa izango da.
  • f) Zinegotzi bat hiltzen bada, ezintasunen bat badauka edo karguari uko egiten badio, libre uzten duen hutsunea haren ostean boto gehien jaso dituenak beteko du.

Alkateari dagokionez, udalerri horietan zinegotzi guztiak izan daitezke Alkaterako hautagai; hautagaietakoren batek zinegotzien bozetan gehiengo osoa lortzen badu, hautatu egiten dute; gehiengo oso hori inork lortzen ez badu, hauteskundeetan herritarren boto gehien jaso dituen Zinegotzia izendatuko dute Alkate.

b) 100 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan:

Kontzeju Irekien funtzionamendua dute, eta bertako gobernu eta administrazioak Alkate bati eta Auzo Talde bati dagozkio. Hautesle guztiak dira azken horretako kide. (Toki Araubidearen Oinarrietako 7/85 Legearen 178. artikulua).

Alkatea modu zuzenean hautatzen da, gehiengoaren arabera (HAOLOren 179.2 artikulua).

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao