Galderak
 

21. galdera

 

Hauteskundeetako propaganda jartzeko tokia utzi behar dute Udalerriek?

55. artikulua (13/1994 Lege Organikoak aldatuta). HAOLO:

  1. Udalek hainbat toki berezi utzi behar dituzte doan, kartelak eta, honelakorik izatekotan, zutoinetan zein kale argietan zintzilikatzen diren banderatxoak ipintzeko. Pankarten eta banderatxoen bidezko propaganda Udalak doan uzteko atondutako tokietan baino ezin izango da egin
  2. Aurreko atalean aipatutako doako toki bereziez gain, alderdi, koalizio, federazio eta hautagai-zerrendek baimendutako merkataritza tarteetan baino ezin izango dituzte jarri kartelak edo bestelako hauteskunde propaganda.
  3. Hautagai-zerrendek mota honetako publizitatean egindako gastua ezin izango da 175.2, 193.2, eta 272.2 artikuluetan (hauteskunde prozesuaren arabera) aurreikusitakoa baino handiagoa izan.
Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao