
22. galderaEta Udalerrian hautagai-zerrendarik aurkezten ez bada?
181. artikulua. HAOLO
1. Barrutiren batean hautagai-zerrendarik aurkeztu ezean, hauteskundeak barruti horretan sei hilabeteko epean egingo dira. (8/1991 Lege Organikoak aldatuta).
2. Deialdi berri horretan ere hautagai-zerrendarik aurkezten ez bada, 182. artikuluaren hirugarren paragrafoan esaten denari jarraituko zaio.
182. artikulua (1/2003 Lege Organikoak aldatuta).
3. Hauteskunde-deialdian aukeratutako izatezko kideen kopurua udalbatzak legez eduki behar dituenaren erdira iristen ez bada, batzorde kudeatzailea eratuko dute udalbatza utzi ez duten kideek eta libre gelditu diren tokiak betetzeko aurreko paragrafoan esandakoari jarraituta izendatu dituzten herritarrek.