
25. galderaDedikaziorik gabeko hautetsi batek, zenbat denbora dauka bere egitekoak betetzeko?
Langileen Estatutuaren 37.3 d) artikuluak langileari onartzen dionez, horren eskubidea da, aurretiaz abisua emanda eta justifikatuta, eginbehar publiko zein pertsonal saihestezin bat gauzatzeko kanpoan izatea, diru-saria jasotzeko eskubidea duela. Arau legal edo konbentzional batean aldi jakin bat agertzen denean, berorri jarraituko zaio kanpoan zenbat denbora egon eta diru ordaina zehazteko.
Bestalde, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.4. artikuluaren arabera, pertsona batek Udalbatzaren edo Batzordeen osoko bilkuretara joateko zein osatzen duen Ordezkaritzan eginbeharrak egiteko beharrezkoa den denbora guztia da ezinbestekoa toki erakundeetan hautetsi lanak egiteko. Hortaz, hiru kontzeptuz aritzen da ezinbesteko denbora aipatzen duenean:
Gainera, Langileen Estatutuak dioenez, aipatutako eginbeharren ondorioz langileak hiru hilabeteko epean lan orduen % 20an baino gehiagotan dagokion lana egiten ez badu, enpresak Langileen Estatutuaren 46.1 artikuluan arautzen den nahitaezko eszedentzia egoerara pasatu ahalko du behargina. Lanean berriro hasteko eskaera kargu publikoari utzi eta hurrengo hilabetearen barruan eskatu behar da.
Ondorioz, Kargu Publikoak 3 hiletan bere enpresan lan orduen % 20ko muga hori ez gainditzea komeni da, nahitaezko eszedentziari aurre egin behar izan ez diezaion.
Bestalde, lantokitik kanpo egoten den orduengatik enpresari ordaina ematea aurreikusten du Langileen Estatutuak. Langileak betebeharrak egitearren edo karguak dakarzkion lanak betetzearren kalte-ordainik jasoz gero, horren zenbatekoa enpresak ematen dion soldatatik kenduko da.
Azkenik, langilea enpresarekin lotzen duen Hitzarmen Kolektiboa ere izan behar da kontuan, bertan egon daitezkeen zehazpen guztiak aztertzeko helburuarekin.
Enpresan aurkezteko egiaztagiriaren eredu bat hau da:
..................., Udaleko Idazkariak, ............... (e)k, hau ,
EGIAZTATZEN DU
..................... zinegotzia .............. -(e)an ........ -etan egin zen Osoko Bilkuran / Tokiko Gobernu Batzarrean / Informazio Batzordean egon dela, .......... zenbakiko Alkatetza Dekretuak deituta.
Jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, egiaztagiri hau igortzen da.
................. -n, .................. urteko .................-aren ...............-(e)an.