Galderak
 

26. galdera

 

26. Batzar Nagusietara aurkezten diren hautagai-zerrendetan, gizon-emakumeen arteko zein proportzio egon behar du?

Hauteskunde Batzorde Nagusiaren Erabakia, 2007ko martxoaren 22koa:

HAOLOren 44 bis artikuluan ezartzen diren arauak, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak (gizon-emakumeen berdintasun eraginkorraren aldekoa) dioenaren arabera, hauteskunde-prozesuetan aurkeztu ahal diren hautagai-zerrendetan gizon-emakumeen kopuru orekatua egiteari dagokionez, ez dira aplikagarriak Euskadiko Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan; horietan, Eusko Jaurlaritzak onartutako 1/1987 Legean, martxoaren 27koan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeetakoan, ezarritako arauak aplikatzen dira eta hautagai-zerrenden % 50 gutxienez emakumeek osatzean eta hautagaien zerrenda osoan zein sei izeneko errenkada bakoitzean proportzioa hori izatean datza.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao