
4. galderaUdalbatzetako kide guztiek bateraezintasuna eragin ditzaketen arrazoiei edo sarrera ekonomikoak ematen dizkien edo eman ahal dizkien edozein jarduerari buruzko aitorpena egin beharko dute. Era berean, bere ondare-ondasunei buruzko aitorpena ere egingo dute.
Aitorpenok lanpostuaz jabetu aurretik egingo dira, dagozkion Udalbatzek aldez aurretik onartutako ereduak erabiliz.
Gainera, 1/2003 Lege Organikoak honako berrikuntza ekarri zuen:
Udal Korporazioko kideek, euren kargua dela eta, beraien segurtasuna edo beraien ondasun edo negozioena, beraien senideena, bazkideena, langileena edo beraiekin erlazio ekonomikoa edo lanekoa dutenena arriskuan egon daitekeela uste duten zinegotziek, artikulu honetako aurreko ataletan aipatzen diren interesen aitorpenak egin ahal izango dituzte, Foru Aldundiko Idazkariaren aurrean, edo, hala denean, dagokion Autonomia Erkidegoko Idazkariaren aurrean. Aitorpen horiek, ondoren horietarako Erakunde haietan sortutako Interesen Erregistro Berezian inskribatuko dira.
Balizko honetan, Udal Korporazioko kideek Udaleko Idazkariari beraien aitorpenak egin dituztela esaten duen ziurtapen sinple eta zehatza eman beharko diote, aitorpen horiek aurreko atalean aipatzen den Interesen Erregistro Berezian inskribatuta daudela erakusten duena. Ziurtapena haren ardura duen funtzionarioak emango du.