Galderak
 

5. galdera

 
5. Zenbat pertsona daude zerrenda horietan?

Udaletxeetako demokrazia eta zinegotzien segurtasuna bermatzeko martxoaren 10eko 1/2003 LEGE ORGANIKOAK gai hau arautzen duen ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren Hauteskunde Arautegi Orokorraren 46. art. aldatu zuen:

LEHEN. Ordezko hiru hautagai eskatzen ziren

46. artikulua

3. Aurkezpena zerrenda bidez egin behar denean, zerrenda horiek hautatu beharreko hautetsi beste hautagai izan behar dituzte, baita ordezko hiru hautagai ere, eta horiek guztiak zein ordenatan jarrita dauden adierazi beharko da.

ORAIN. Ez da ordezko hautagairik eskatzen. Sartzen badira, ezin dira 10 baino gehiago izan

46. artikulua

3. Aurkezpena zerrenda bidez egin behar denean, zerrenda horiek hautatu beharreko hautetsi beste hautagai izan behar dituzte. Ordezko hautagaiak izatekotan, ezingo dira 10 baino gehiago izan, eta hautagaiak zein ordezkoak zein ordenatan jarrita dauden adierazi beharko da.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao