
7. galderaEratzeko Bileraren Deialdia gutxienez bi egun baliodun lehenago egin behar da eta, ahal izanez gero, likidatzeko bileraren ostean, ordua eta tokia zehaztuta.
Deialdi hori honakoek egin ahal dute:
a) Alkateari dagozkion funtzioak egiten dituenak.
b) Kargua uzten duen alkatea ez badago, gaixorik badago edo uko egiten badio, zinegotzi hautatuek, euren izenean edo zerrendaburuen bidez, Idazkariari gutxienez 72 ordu aurretik jakinarazita.
c) Berariazko deialdirik gabe, hauteskunde osteko 20. egunean, hau da, ekainaren 16an (larunbata), eguerdiko 12etan.
Zinegotzi hautatuen aldarrikapenaren kontra hauteskunde-auzietako errekurtsoa izatekotan, eratzeko bilera uztailaren 6an (ostirala) egingo da.
Eratzeko bilera ekainaren 16ko 0 eta 24 orduen bitartean egin daiteke, eta Legeak bakarrik jasotzen du quorum falta bilera ekainaren 18ra atzeratzeko arrazoi gisa.
Era berean, hauteskunde errekurtsoa balego, uztailaren 8ra atzera daiteke quorum falta izatekotan.
Salbuespen gisa, eratzeko bilera Udaletxetik kanpo egin daiteke:
Toki Jardunbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legeak 21. artikuluan zehazten duenez, Alkatearen zereginak dira, besteak beste, "herri hondamendi nahiz ezbeharra edo arrisku larria gertatuz gero, berak eta bere ardurapean, beharrezko neurriak eta neurri egokiak hartzea, Osoko Bilkura berehala jakinaren gainean jarriz".
Hondamendi, sute, uholde, ezbehar publiko edo arrisku larria (Udalbatza berriko edozein kiderentzat nolabaiteko arrisku fisikoa barne) izatekotan, bilkura eratzailea Udaletxetik kanpo egin daiteke; izan ere, erabateko deuseztasunei (Prozedura Administratiboen Legearen 47. artikuluaren arabera baino ez dira ezartzen) eman beharreko izaera murriztaileari begiratuta, argi dago ez dela erabat baztertu jarritako prozedura, emandako argumentuak (bilkura ekainaren 16an eta Legeak agintzen duen moduan egitea, halabeharrez) izanez gero, eta badirudi erabat baliagarria dela horrela egindako bilkura.
195. artikulua. HAOLO