Eudel hauteskundeak 2011
Jarduera aproposak

Bilbo, udal gardenaren saria

 

Bilboko Udala gardenena da, Nazioarteko Gardentasunaren erakundeak egindako Udalen Gardentasun Indizearen (UGI) arabera. Erakunde hori da ustelkeriaren aurka lan egiten duen gobernuz kanpoko bakarra. Indize horretarako Estatuko ehun korporazio nagusiak aztertu dira, udaletxeetara bidalitako galdeketen eta laurogei adierazleren bidez. Adierazle horiek Udal batek informazio publikoaren barruan eskaini beharreko alorrik garrantzitsuenak hartzen dituzte bere gain. Sari banaketa Ortega y Gasset Fundazioaren egoitzan ospatu zen, Madrilen, irailaren 30ean.

UGIk gardentasunaren bost arlo ebaluatzen ditu: Udalbatzari buruzko informazioa, gizarte eta herritarrekiko harremana, ekonomia eta finantza arloko gardentasuna, zerbitzuen kontratazioen gardentasuna eta hirigintza eta obra publikoen arloko gardentasuna. Udal bakoitzak, 80 adierazleren bidez, puntuazio indibiduala lortzen du, eta horren arabera, aztertutako ehun udalen gardentasun-maila neurtzeko rankingean sartzen da. UGIren helburuen artean, gardentasun-maila ebaluatzeaz gain, Udalen kultura informatiboa sustatzea ere badago. Horrela, euren web guneetara eskatutako informazioa gehitzeko aukera daukate, epe zehatz batean, puntuazioak hobetzeko.

Bilboko Udalak 90,6ko puntuazio lortu du ehunetik eta zerrendako lehena da; atzetik dauzka Gijón, 82,5ekin, Cartagena, 81,9rekin eta Bartzelona 81,3rekin. Puntuazio txarreneko Udalak hauek izan dira: Orihuela, 12,5 puntu; Torrevieja, 15 puntu eta El Ejido, 16,3 puntu. Bilboko Udalaren web gunean azaltzen denez, Udal Gardentasunaren I. Saria eskuratzea "pizgarri bat da orain dela urte batzuk Udalak hasitako modernizazio prozesuan aurrera egiteko. Prozesu horren barruan, kudeaketaren gardentasuna udalaren estrategia bihurtu da".

Bilbok lor zitekeen puntuaziorik handiena lortu zuen; ehun puntu, informazio korporatibo eta instituzionalaren eta zerbitzuen kontratazioen gardentasunaren arloan. Halaber, 97,5eko puntuazioa lortu zuen gizartearekiko eta herritarrekiko harremanen gardentasunarengatik eta 85 puntu ekonomia eta finantza arloko gardentasunarengatik. Hain zuzen ere, azken atal horretan lortu dira puntuaziorik txarrenak: 29,01 ehunetik, eta jarraian kontratazio zerbitzuak, 37,3. Azterketa hau izan da Nazioarteko Gardentasunak egin duen mota honetako lehenengoa.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao