Jarduera aproposak

EUDELen webguneak AA erabilerraztasun ziurtagiria eskuratu du

 

Euskadiko Udalen Elkarteak W3C (Worl Wide Web Consortium) partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiztive) arauen bigarren maila (AA Maila) betetzen duela bermatzen duen AA ziurtagiria eskuratu du. Horrela, EUDELen webguneak erabiltzaile guztien sarbidea bermatzen dien lehen udal alorreko webgunea da .

EUDELeko webgunenearen hasiera orria

Euskadiko Udalen Elkartearen lehentasuna herritar eta udal ordezkari guztiek webgunera duten sarbidea bermatzea izan da betidanik. Ildo horretan egindako esfortzua oso garrantzitsua izan da, are gehiago, kontuan hartzen badugu EUDEL erreferente bat dela Euskadiko gainerako udalerrientzat eta haien webgune ofizialentzat.

EUDELek kalitatezko zerbitzuak eskaini nahi izan ditu beti eta webgunearekin bete ahal izan du bere nahia, izan ere www.eudel.net webgunean kalitatezko eta erabilgarritasun handiko informazioa eskaintzen da, beti ere modernitate puntu bat mantenduz bere Ziurtagiriaren logoadiseinuan. EUDELek era errazean eskaini nahi izan ditu bere zerbitzuak herritarrengan eta herri arloan lan egiten duten pertsonengan pentsatuaz. Hala, ziurtagiri honekin, webgune berriak erabilerraztasunaren arloan beharrezkoak diren puntuak betetzen dituela ziurtatzen da eta hala, erabiltzaile guztien sarbidea bermatuta geratuko da, nahiz eta arazo fisiko, sentsorial edo kognitiboak dituzten erabiltzaileak izan.

Izan ere, Euskadiko Udalen Elkartea tokian tokiko egiturak biltzen dituen erkidego mailako sarea da. Ondorioz, Euskal Herriko udal alorreko webguneentzako eredu bilakatu da www.eudel.net. Hau dela eta, Euskadiko Udalen Elkarteak baldintza zorrotzak jarraitu ditu nabigazioari, irudien diseinuari, koloreei eta erabiltzaileen interaktibitateari dagokionean.

Erabilerraztasuna

EUDEL Administrazio publikoari atxikitako elkartea da, eta ondorioz, bere webgunea erabilerraza izateko lan egin du proiektuaren hasiera-hasieratik. Izan ere, Europako Batasunak gomendatu zien Estatu kideei kontuan hartzeko eduki digitalak erabilerrazak izan behar dutela, 2002ko martxoaren 25eko Kontseiluaren ebazpenean oinarrituta.

Gomendio hori jarraituta, uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa denak, ezartzen du Administrazio publikoek beharrezko neurriak hartu behar dituztela Sareko orri desberdinetako informazioa pertsona ezinduentzako eta adinekoentzako eskuragarria izan dadin, 2005eko abenduaren 31 aurretik ezarritako erabilerraztasun irizpideak jarraituta.

Ondorioz, EUDELek W3C Partzuergoko WAI arauen bigarren lehentasuneko baldintzak betetzearen aldeko apustu garbia egin du eta AA erabilerraztasun ziurtagiria eskuratu du.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao