Jarduera aproposak

Agurain: udaletxearen birgaitze-lanak

 

Aguraingo Udaletxean birgaitze-lanak burutu dituzte. Udalerri bizkaitarreko Udalbatzak eta Alkateak 2001eko abuztuan erabaki zuten eraikineko beharrei erantzuteko proiektu bat abian jartzea. Lehiaketara aurkeztu ostean, Ramon Martinez de Lecea arkitektoak zuzendutako taldeak 2005eko azaroan amaitu zituen 2002ko ekainean hasitako lanak.

Aguraingo Udaletxea

Hainbat erakunderen egoitza izan da eraikina historian zehar. Hori dela eta, birgaitze-lanen helburua eraikinak bizitako historia bere elementuen bidez kontatzea izan da. Ondorioz, hainbat elementu kanporatu dira, hala nola, baselizaren kanpoaldea, aurrealdea, bobeda, arkuak eta atea. Horrela, eraikineko elementuak ez dira begiztatzen iraganeko parte bezala, Udalaren funtzionamenduan barneratutako elementuak baliran baizik.

Eraikina XIII.mendean eraiki zuten Udalaren egoitza bilakatzeko, baina historian zehar bestelako erakundeak izan dira bertan. Horrela, eraikin horretan izandako erakundeen artean ondorengoak aipa genitzake: Udaletxea, San Martin baseliza, Kartzela Erreala, alondegia etab.

Aguraingo Udaletxeko areto bat

Gainera, birgaitze-lanei esker aurkikuntza interesgarriak egin dituzte eraikinean. Alde batetik, baselizaren ateko arkua ixten zuen pareta bota dute eta horrek trazu erromatarrak dituen aurrealdea utzi du agerian. Bestalde, hormigoizko forja azpian ezkutatuta zegoen bobedaren gaineko zatia agerian utzi dute. Eta azkenik, baselizaren hegoaldea tapatzen zuen harri-horma kendu dute eta, bestalde, latinezko inskripzioak dituzten bi hilarri aurkitu dituzte.

Aguraingo Udaletxean burututako lanei esker, estalki-artearen altuera handitu egin da eta solairu guztia erabilgarria da. Gainera, aipagarria da Hiribilduko Artxibo Historikoa teknika, segurtasun eta kontsulta baldintzak kontuan izanda eraikitako gune batean kokatu dela.

Birgaitze-lanak erabilerraztasun arauak kontuan izanda burutu dira, eta ondorioz, pertsona ezinduen sarbidea eragozten duten arkitektura-trabak ekidin dira (apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuko arauak jarraituta).

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao