Jarduera aproposak

Aia. Garraio zerbitzu publiko pertsonalizatua

 

Herri txikien arazoetariko bat garraio zerbitzu publiko egoki baten beharra da; hau da, herri txikien izaerara egokitu daitekeen zerbitzu baten falta.

Aiako transporte zerbitzua Hori dela eta, Landabus izeneko proiektu pilotua jarri dute abian Aian. Garraio zerbitzu publikoa hobetzea da helburua, herritarren beharretara egoki daitekeen zerbitzu malgua eskaintzea. Gainera, helburuen artean beste eskualdeetara esportatu ahal den eredu bat lortzea ere badago.

Garraioaren ibilbideak eta ordutegiak aurrez zehaztuta daude, eta, hain zuzen, ibilbide hauek eskaintzen ditu Landabus zerbitzuak: Aia-Orio-Zarautz eta Aia-Zarautz, eta azken udalerri horretatik autobusak Urdaneta edo Elkano udalerriekin bat egiten du. Ordutegiei dagokienez, batzuk finkoak dira eta besteak eskariaren araberakoak.

Aiako transporte zerbitzua Ordutegi finkoei dagokienez, zerbitzua inolako eskaerarik egin gabe jarriko da abian. Eskaripekoen kasuan, aldiz, ordutegian ezarritako ordu bakoitza baino 30 minutu lehenago eskatu beharko da zerbitzua gutxienez.

Autobus zerbitzua eskatzeko hiru bide izango dira: telefono finkoa, SMSak eta Internet.

Telefono finkoen kasuan, 943 240 114 zenbakira deituz egin beharko da eskaera. Astegunetan Aiako Udalean eta Kultur Etxean bideratuko dituzte, eta asteburuan call center batetik.

SMS bidez eskatzeko, mezu bat bidali beharko da 5280 zenbakira. Gainera, geltokietako informazio puntuetan bluetooth bidez aplikazio bat jaisteko modua egongo da, eta horrek mezua sortzen lagunduko digu. Izan ere, geltoki bakoitzak kode bat izango du eta, eskaera egiteko, kode hori erabili beharko da. Mezu zuria bidaliz gero, geltokien zerrenda eskuratu ahal izango da, bakoitzaren kodearekin. Mezu horiek guztiak autobusaren gidariak berak jasoko ditu.

Eskaerak Internet bidez egiteko, www.landabus.com helbidera zuzendu behar da. Hor, edozer motatako informazio lortzeko eta autobusaren egoera momentu oro jakiteko aukera izango da.

Udalerrian bost informazio puntu jarriko dituzte, autobusari dagokion informazio guztia ikusgai uzteko. Puntu hauetatik, bluetooth sistemaren bidez informazioa jaisteko aukera ere izango da.

Gainera, Lurraldebuserako tarifa eta abantailak baliatu ahal izango dira, eta txartela (berbera da, denontzat) Udaletxean edo Kultur Etxean erosi ahal da.

Landabus proiektu aitzindariaren iraupena urtebetekoa izango da, eta iragan ekainaren 2an jarri zuten abian. Proiektu honek Aian 6 hilabete egindakoan, Gipuzkoako beste eskualde batean ezartzea da asmoa.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao