
Amurriko basogintzaren kudeaketa iraunkorraAmurrioko Udalak, bertako mendiek duten ingurumen garrantzia kontuan izanik, mendiak sustatzeko hainbat akordio sinatzea erabaki du. Aipatu, Amurrioko mendiek 878 hektareako azalera dutela.
Zentzu horretan, Tokiko Gobernuak urtero herri basoetan landaketak egiteko plana abiatu du. Ekintza hori orain gutxi deforestatu diren guneetara zuzenduta dago batez ere, nahiz eta, bertako basoak bultzatzeko eta indartzeko lanak ere egin diren. Gainera, landaketa berriari Lursailaren Kudeaketa Plana eta Udalak antolatu duen Jarraipen Plana ezartzen zaizkio.
Bestalde, Tokiko Gobernuak Arabako Foru Aldundiko Mendi Zaintzako Zerbitzuaren zereginak osatzen ditu. Horretarako, erabili nahi den egurraren tasazio-lanetan jartzen ditu langileak. Gainera, Aldundiak foru espedientea onartu ostean, Udalak lote ezberdinak enkartera ateratzeko egin behar diren Baldintza Pleguak eratu ditu.
Amurrioko Udalak egurretarako erabiltzen ez diren hainbat zuhaitz espezie landatu ditu Goikomendi Baso Parkean. Ekintza horren ondorioz, 60 zuhaitz espezie landatu dira 50 hektareako lursailean. 90. hamarkadako bigarren zatian, Amurrioko herri basoetako mugak jarri zituzten, eta gaur egun, udal lur-zatien inbentarioa ari dira egiten. Izan ere, landaketa motaren arabera ari dira antolatzen lursailak.