Jarduera aproposak

Arrigorriaga. Ke-detektagailuak jarri dituzte 85 urte baino gehiagoko pertsonen etxebizitzetan

 

Arrigorriagako Udalak ke-detektagailuak jarri ditu 85 urte baino gehiagoko pertsonen etxebizitzetan, Gizarte Ekintza Sailaren bidez.

Detector de humo Udaren ostean hasiko dira proiektu hau ezartzen, eta bi fasetan banatu dute. Lehenengoan, teknikariek ikuskapen prebentiboak egingo dituzte, etxebizitzetako instalazio elektrikoen egoera jakiteko; bigarren fasean, detektagailuak jarriko dituzte eta etxebizitzen jabeei segurtasunerako oinarrizko ezagutzak emango dizkiete.

Detektagailu txiki hauek instalatzeko ez da obrarik egin behar, eta teilatuan ipiniko dituzte. Ke-detektagailuon helburua ez da suteak saihestea, baizik eta, ustekabeko sutea egonez gero, erabiltzaileari eta auzokoei abisua ematea, zoritxarreko gertaera saihets dezaten.

Detector de humo Arriskuaren berri emateko, detektagailuak soinu ozena eta argi distiratsuak igorriko ditu; hortaz, pertsonek erreakzionatzeko aukera izango dute.

Arrigorriagako Udalaren Gizarte Ekintza Sailak 9.000 euro inbertitu ditu hasiera batean zerbitzu hau kontratatzeko. Beste udalerri batzuetan etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileen etxeetan ezarri dituzte, baina Arrigorriagan 85 urte baino gehiagoko lagun guztiek jasoko dute zerbitzua.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao