Jarduera aproposak

Amorebieta-Etxano. Computer World Saria

 

Computer World aldizkariaren erredakzio-taldeak Amorebieta-Etxanoko Udala hautatu du Computer World 2008 saria emateko, Euskal Herriko Administrazioan Berrikuntzak bultzatzeagatik.

Saria jasotzen Sari honek bere egiturak eta kudeatzeko prozesuak modernizatzeko informazioaren teknologien aldeko apustu garbia egin duen erakunde baten ahalegina aitortu nahi du. Oraingo honetan, epaimahaiak Bizkaiko udal horrek Udaltzaingoa kudeatzeko alorrean teknologia berriak sartzeko egin duen ahalegina baloratu du.

Amorebieta-Etxanoko Udaltzaingoak GESPOL V izeneko programa instalatu zuen duela zazpi urte, GPS ekipoen bidez patruila-autoak kokatu eta kudeatzeko; GPRS sistema erabiltzen dute Udaltzaingoaren zerbitzariarekin komunikatzeko. Auto guztietan jarri zuten GPS sistema udaltzain guztiak uneoro kokatu eta kontrolatu ahal izateko. Bestalde, ukimen-pantaila bat dute, bertan udaltzainek zuzenean kontsulta ditzaten nahi dituzten datuak (ibilgailuen matrikulak, zehaztutako eginbeharrak, herritarren datuak...).

Udaltzaingoaren nagusia Halaber, dagoeneko sistema hori badutenez, ibilgailuetan bideo-kamerak instalatzeko asmoa aztertzen ari dira orain, operazioburuak eta Udaltzaingoaren bulego nagusiak zein alkateak berak ibilgailuak dauden tokian gertatzen ari den guztia ikusi ahal dezaten ordenagailuen bidez. Era berean, sistema honek eskaintzen dituen aukerak beste gailu mugikor batzuetara ere eramatea aztertzen ari dira.

Amorebieta-Etxanoko Udaltzaingoak informazioaren eta komunikazioaren teknologietan izandako bilakaera erronka handia izan da sail horrentzat. Ahalegin handia egin dute langile guztiei teknologia berri horren abantailen eta aukeren berri emateko.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao