
Vitoria-Gasteiz: datu pertsonalakGasteizko Udalak datu pertsonalen tratamendua hobetzeko prozesua abiatu zuen 2001. urtean. Horrela, Tokiko Gobernuak Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikora moldatu nahi du erakundea. Era berean, 95/46/CE Zuzentaraua ere kontuan izan du. Azken hori datu pertsonalen eta horien zirkulazioaren inguruako pertsona fisikoak babesten dituena da.
Proiektuari esker, Gasteizeko Udalak Madrilgo Erkidegoko Datu Pertsonalen agentziak antolatutako Europako Administrazio Publikoetako Jarduera Aproposetako lehen saria eskuratu du.
Gasteizko Tokiko Gobernuak egoeraren diagnosia eginda hasi zuen proiektua 2001. urtean. Ondoren, Segurtasun Agiriaren lehen bertsioa egin zuen eta fitxategiak Datuen Babeserako Agentziaren Erregistro Orokorrean inskribatu zituen.
Horrela, pixkanaka-pixkanaka, Udalaren arlo guztiei eragin dien ekintza abiatu zuten. Horren ondoren, informazioaren erabilera ona bermatzeko arauak, jarraitu beharreko pausuak eta protokoloak zehaztu zituzten.
Gaur egun, 27 Departamentuko Segurtasun Arduradun daude Gasteizko Udalean. Gainera, Arabako erakundeko Datu Pertsonalen Segurtasun Komisioak Datu Pertsonalen Babeserako Udal Organo Koordinadora sortzea erabaki du. Horren helburua Udal-antolaketaren barnean, eta datu pertsonalei dagokienez, erreferente bilakatzea da.