Jarduera aproposak

Donostia: terminal berriak Udalarekin kaletik eta internet bidez harremanak izateko

 

Donostiako Udalak herritarrei zuzenduriko zerbitzu berria jarri du abian. Hiriko hainbat txokotatik eta internet bidez herritarrek Udalean sarbidea izan dezaten terminal berriak jarri ditu. Zerbitzu berria Udalinfo bezala ezagutuko da hemendik aurrera.

Udalinfo terminal bat

Martxan jarri den lehen terminala ireki berri den Goikoa jauregiko Hiritarren Harretarako Bulegoan dago. Gainerako terminalak apurka-apurka jarriko dira. Besteak bestek, Udaleko harreran, kultura-etxeetan, kirol guneetan eta udalarekin loturiko administrazio bulegoetan jarriko dira. Guztira 20 terminal egongo dira hiriko puntu ezberdinetan. Modu honetan, Gipuzkoako hiriribua herritarrei zuzenduriko bulego elektronikoak dituen lehen udalerri euskaldunean bilakatu da.

Sistema berri honi esker, erabiltzaileek 225 aplikazio desberdin egiteko aukera izango dute. Terminal berrietan egin daitezkeen eragiketa batzuk ondorengoak dira: informazioa lortu, kontsultak egin, iradokizun eta kexak aurkeztu, ordainketa zein ordainketen helbideratzeak egin, ziurtagiriak lortu eta Euskadiko zein Espainiako beste administrazio batzuetan kontsultak egin. Eragiketa horiek egitea gainera, erraza da, ukimenezko pantaila bat erabiltzen baita eta informatika ezagupenak edukitzea ez baita beharrezkoa.

Udalinfo logotipoa

Sistema berri hau ezartzea 486.000 euro kostatu da. Hala ere, Donostiako Udala mantenimenduaz bakarrik arduratuko da Informazio eta Administrazio Gizarteko Europako Fundazioarekin lortu duen hitzarmenari esker.

New York eta Bruselak bezalako hiriek modu honetako zerbitzuak dituzte.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao