Jarduera aproposak

Donostiako Udalak webgunea berritu du

 

Donostiako Udalak www.donostia.org webgunea berritu du. Berrikuntza hori atari digitalaren irudian eta edukietarako sarbideetan egin da besteak beste. Era berean, hiritarrentzako zerbitzu berriak jarri dira abian. Webgunea euskaraz, erdaraz, ingelesez eta frantsesez argitaratu da.

Donostiako Udalaren logotipoa

Diseinuari dagokionez, gaur egungo atariak diseinu garbia, arina eta erakargarria du. Eduki guztiak gaika antolatuta daude. Horrela, erabiltzailearentzat errazagoa da behar dituen edukiak aurkitzea. Hasierako orrian hiriko badiaren irudi nagusi bat ageri da. Irudi hori aldian-aldian berritzen joango da. Horretako, Donostiako argazki ezberdinekin erabiliko dira.

Edukiak lau kanal nagusitan banatuta daude. Donostiako webgunea"Udalinfo", "Zure Udala", "Bizitzako Hiria" eta "Bisitatzeko Hiria" dira atal horiek eta herritarrentzako informazio interesgarri eta erabilgarria jasotzen dute.

"Berriak" atalean berriz, gaurkotasunarekin eta Donostiarekin lotutako albisteak emango dira jakitera. Albisteak berritzen joango dira eta hirian gertatzen denaren berri emango da.

Webguneak hiritarren parte hartzea bultzatzen duten atalak ere baditu. "Inkesta" atalean erabiltzaileek gaurkotasunarekin loturiko gaien inguruko iritzia eman ahal izango dute. "Iradokizunak" atalean, berriz, herritarrek beraien kexak, iradokizunak edo kontsultak egin ahal izango dituzte. Eguraldiaren informazioa eta bi webcam ere baditu atariak. Webcamek Ondarretako eta Zurriolako irudiak eskaintzen dituzte.

Typo90 agentziak berritu du Donostiako Udalaren webgunea.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao