Jarduera aproposak

Gasteiz. Equal Denda

 

Gasteizko Udalak badaki txikizkako merkataritzak ahulguneak dituela, eta, horregatik, proiektu bat abiatu du hiriko merkataritza eraberritzeko eta merkatarien aukera berdintasuna bultzatzeko.

Gasteizko merkatua Erakunde publiko eta pribatuei, eta elkarteei beren beharrizanei egokitutako baliabide berriak eman behar zaizkie, berrikuntza, modernizazioa eta berdintasun neurriak bultzatuz sektorean garapen-bide berriak sustatzeko.

Hori dela eta, EQUAL DENDA egitasmoa sortu dute behar zehatz horiei erantzuteko. Sektore estrategikoa da hiriko merkataritza, eta berebiziko garrantzia da bere inguruko ekonomia eta enpleguan; are gehiago, emakumezko gehien hartzen dituen sektorea izanda.

Gasteizko kaleak Araban egindako ekimen honek bi helburu izan ditu: hiriko merkataritza egiten duten enpresen sarea zabaldu eta bultzatzeko metodo berritzaileak aurkitu eta diseinatu, eta gizon-emakumeen aukera berdintasunerako aurrerapausoak egin.

Horren aurrean, Gasteizko Udalak eta Fondo Formación Euskadik (langileen eta enpresaren errendimendua hobetzea du helburu erakunde honek) arrakasta handia izan duten hainbat produktu garatu dituzte, esate baterako Berdintasunerako Aholkularitza Zerbitzua, hiriko enpresa txikiei zuzenduta, eta merkataritzarako Autodiagnostikoa.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao