Jarduera aproposak

Bilbo, Platinozko Erratzarekin saritua

 

ATEGRUS® Ingurumena eta Hondakinak Kudeatzeko Elkarte Teknikoak, ISWA International Sustainable Waste Association elkarteari atxikita dagoen erakundeak, Zilarrezko, Urrezko eta Platinozko Erratzen X.Lehiaketa-ko sariak banatu zituen ekainaren 15ean Madrilen.

Bilboko Udaletxearen aurrealdea

Horrela, Bilbok Platinozko Erratza lortu zuen ekitaldi hartan. Bestalde, Euskal Herriko hainbat udalerrik maila desberdineko golardoak jaso zituzten, hala nola: Urnietak eta Barakaldok (Zilarrezko Erratzak) eta Donostiak (Platinozko Erratza).

TEM-TECMA 2006 Hirigintza eta Ingurumenaren Nazioarteko Astearen baitan ospatu zen ekitaldia. Izan ere, lehiaketa honen bitartez ATEGRUS® elkarteak hiri zein industria hondakinen kudeaketa ona saritu nahi du. Era berean, ingurumenaren kudeaketa jasangarria bermatzen duten proiektu eta teknologien garapena sustatzen ditu.

Arriaga Antzokiaren aurrealdea

Lehiaketari esker, hainbat egitasmo saritu dituzte: hondakinen kudeaketaren hobekuntza, gure hiri eta industriek eragiten dituzten hondakinen garbiketa, aurrerapen teknologikoen sariketa, gure bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duten egitasmoen errekonozimendua eta gure hiri eta industrien jasangarritasuna, esaterako.

Sari-banaketa ekitaldian Julian Uriarte ATEGRUS® elkarteko presidentea, Mª Jesus Villamediana Diez Madrilgo Erkidegoko Ingurugiro Kalitateko zuzendaria eta Maria Valcarce TEM-TECMA aretoko zuzendaria izan ziren, besteak beste.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao