Jarduera aproposak

GETXO, Zilarrezko Q lortzen duen Euskadiko lehenengo udala

 

Getxoko Udalak Zilarrezko Q lortu du bere kudeaketagatik

Getxo da aintzatespen hau lortzen duen Euskadiko lehenengo Udala, eta Estatuko hirugarrena, Esplugues de Llobregat (Bartzelona) eta Alcobendaseko (Madril) udalen atzetik. Getxoko alkate Iñaki Zarraoak uste du aintzatespen honek "aldea sortzen duela udaletan. Herritarren zerbitzura gauden administrazioak garen aldetik, kalitateko zerbitzua eskaini eta eman behar diogu aukeratu gaituen eta arazoak konpontzeko gugan konfiantza duen komunitateari".

Q Plata

Sari hau lortzeko aukera ematen duen ebaluazioak honakoak aztertzen ditu: erakundeak nola gauzatzen duen lidergoa, nola definitzen duen bere politika eta estrategia, eta nola kudeatzen dituen erakundeko pertsonak, aliantzak eta baliabideak. Era berean, herritarrengan, erakundeko pertsonengan, gizartean eta erakundearen helburu nagusietan lortutako emaitzak baloratzen dira. Alderdi horiek guztiek Kalitatea Sustatzeko Fundazio Europarraren (EFQM) kudeaketaren bikaintasun ereduan zehaztutakoari erantzuten diote. Puntuazioaz gain, Getxoko Udalak ebaluazio-taldearen txosten zabala jasoko du, eta, bertan, udal kudeaketaren sendotasunak eta hobekuntza-arloak adierazten dira.

Horrela, bada, Getxoko Udalak bat egin du dagoeneko 400 puntuak gainditu dituzten bi erakunde publikoekin (EITB eta VISESA) eta 20 heziketa eta osasun zentroekin. Lortutako puntuazioa Zilarrezko Q sariarekin aintzatetsi du Eusko Jaurlaritzak. 500 puntuak gainditzen dituzten erakundeek Urrezko Q lortzen dute. Hain zuzen ere, Alkateak iragarri duenaren arabera, hori da udal erakundearen hurrengo erronka.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao