Jarduera aproposak

Getxo, inmigrazioa eta interkulturalitatea

 

2007ko urtarrilean %5,42ko inmigrazio tasa zuen Getxok. 2003 urte erdialdetik, etorkin gehien hartu dituen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako bat da Getxo. Normalizazioan oinarrituta jaso ditu Getxok atzerriko pertsonak. Gizarte Zerbitzuetan eta Lan eta Garapen Ekonomikoko Zentroa - Behargintzan eduki horrek guztiak izan du batez ere isla.

Egutegi interkulturalaren hasierako orria

Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen Atzerriko Etorkinak Hartzeko Sareko partaide da Getxo. Etorkinek beraien herri berrian duten lehen harrera oso garrantzitsua da barneratze prozesua modu egokian egin dadin. Getxoko Udalak, Gizarte Zerbitzuen bidez, harrerako prozesua eta integrazioa modu egokian egitea gauzatzen du. Horrela, atzerritarrek eta bertakoek, baldintza berdinak izango dituzte. Hori guztia gauzatzeko espresuki sortutako programak jartzen dira abian; Udaleko beste arlo batzuekin garatutako programak eta Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak bultzatutako ekimenak ere erabiltzen dira. 2007ko urtarrilean oinarrizko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen %39 etorkinak ziren.

Horrez gain, eta aurrera eraman diren ekintza guzti horiei bultzada bat emateko asmoz, Gizarte Zerbitzuetako Inmigrazio Unitateak etorkinen barneratzea helburu duten ekintza eta programei ikuspegi interkultural bat emateko laguntza eskaini du.

Modu honetako ekintzek arrakasta izan dezaten, oso garrantzitsua da atzerritar etorkinek gizarte hartzailearen inguruko informaziora sarbidea izatea (erakundeak, lana bilatzeko bideak, gizarte zerbitzuak, hezkuntza baliabideak, hizkuntza ikasteko moduak, etxebizitza publikoa, osasuna...). Behar hori asetzeko asmoz, Getxoko Gizarte Zerbitzuak kaixogetxo.net webgunea jarri du abian. Barakaldon aurretiaz egindako esperientzia batean oinarrituta dago ekimen hori. Beharrezko errekurtsoen inguruko informazioa irakur dezakete atzerritarrek webgunean. Zazpi hizkuntzetan dago eta pertsona bakoitzak izan ditzakeen behar eta helburuei erantzuteko informazioa jasotzen du. Hainbat kasutan, etorkinen egoera erregulatzeko 2005ko prozesuan edo erroldaren iraungitzean, gailu bereziak jarri behar izan dira etorkinek informazio sistemetara heltzeko dituzten arazoak ekiditeko.

Pertsona etorkinak

Beste ekimen batzuk ere burutu dira. Hala nola, Elkarbizitza Interkulturaleko Sentsibilizazio Programak. Horrela, Getxoko herritarren arteko eta udalerrian presente dauden kultura ezberdinen arteko elkarguneak bultzatu nahi izan dira. Zenbait kasutan mugarri berriak egin dira (Diskriminazioaren aurkako aniztasunaren astea, Atzerritarren nazioarteko eguna, Interkulturalitate egutegia eta Emakume etorkinen topaketak). Beste kasu batzuetan, jada egiten ziren ekintzetan interkulturalitatea bultzatu nahi izan da (Udal bizitegiaren elkartasunaren astea, Getxo Folk eta Euskaren eta euskal kulturaren astea).

Etorkinen barneratzean lanak duen garrantzia kontuan izanik, gai horrekin loturiko ekimenak ere egin dira. Ordaindutako etxeko lanen inguruko diagnostikoa egiten ari da. Beharra eta eskaintza aztertzen ari da, eta atzerriko pertsonen presentziari arreta berezia eskaintzen ari zaio.

Gizarte hartzaileko hizkuntzaren, historiaren eta erakundearen ezagutza ere garrantzitsua da. Hori dela eta, etorkinentzako AISA euskara ikastaroen promozio kanpaina egiten da eta hezkuntzaren Egutegi interkulturalaren hasierako orriaarloan dauden hizkuntza ereduen inguruko informazioa ematea da. Hori guztia Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Euskara Zerbitzuen arteko elkarlanaren fruitu da.

Era berean, hezkuntzaren arloan interkulturalitatearen ikuspegia bultzatzeko ekimenak ere egin dira. Hala nola, Berritzeguneren baitan irakasleen prestakuntza edo ikasgeletan elkarbizitza bultzatzeko esperientzia pilotuak egin dira.

Ekimen hauek guztiak Europar Batasunak proposatutako Integrazioaren Oinarrizko Printzipioarekin lotuta daude eta helburu bakarra dute: pertsona etorkinek baldintza berdinak izatea eskubide eta baliabideak lortzeko, eta gizarte hartzailean horien parte hartzea bultzatzea.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao