
Arabar Errioxa IrratiaGuardia-Arabako Errioxako Kuadrillako bizilagunek tokiko informazioa eskaintzen dien irrati publiko batez gozatzeko aukera dute.
Arabar Errioxa Irratia da zerbitzua eskaintzen dien irarria, eta Guardian dituen instalazioetatik emititzen du egunero. Kuadrillako etxe guztietara heltzen da irratia.
1992. urtea baino lehen ireki zituen ateak irratiak, eta ordutik, inguruan jazotzen diren gertakizun garrantzitsu eta interesgarrien berri ematen die bizilagunei. Goizean goiz hasten da irratiaren programazioa, zortziak laurden gutxiagoan eta eguerdiko ordu bata bitartean hainbat saio eskaintzen ditu. Arabar Errioxa Irratiak emisiorik ez duenean, bere dialean Radio Vitoriako programazioa entzun daiteke. Bi erakundeek duten akordioari esker da hori. Gainera, Arabar Errioxa Irratiak korrespontsalia zerbitzua eskaintzen dio EiTB taldeko Radio Vitorirari.
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako bizilagunek badute beste komunikabide bat ere tokiko informazioa jasotzeko. Berberana aldizkariak irratiak eskaintzen duen informazioa osatzen du. Doakoa da, 5.000 ale argitaratzen dira eta etxe guztietara heltzen da.
Bizilagunentzako topaleku paregabea da Arabar Errioxa Irratia eta irratiaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen du. Eskolaume asko gerturatzen da bertara irratiaren funtzionamendua gertutik ezagutzera. Era berean, eskolaumeek eta kuadrillako elkarteek beraien irratsaioak egiteko aukera dute.
2005ean inauguratu ziren Arabar Errioxa Irratiaren instalazio berriak. Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren eraikinean dago irratia.