
Beasain. LED sistema semaforoetanBeasaingo Udalak argiteria aldatuko du, 22.419,97 euroko inbertsioa eginez. Semaforoetan jarri duten LED teknologiaren bitartez, energia kontsumoa murriztea dute helburu.
Sistema horren bidez, %90 aurreztuko dute eta kostuek ere behera egingo dutela jakinarazi dute. Horrez gain, segurtasun handiagoa eskainiko du semaforoen argiterian. ?Teknologia berriak aprobetxatzea da helburu nagusia, ahal den heinean, herriko energiaren kontsumoa murrizteko. Halaber, ingurumenari mesedea egingo diogu eta gastuek behera egingo dute?, Udalaren arabera.
Inbertsio horri esker, 47.310 kWh eta 4.115,96 euro aurreztuko dira urtero. Proiektu hori bost urtetan bera bakarrik amortizatuko da, ingurumenari egingo dion mesedeaz gain. Gainera, Energiaren Euskal Erakundean (EEE) iaz aurkeztutako programaren diru laguntza ere jaso du proiektu horrek, eta inbertsioaren %40 diruz lagunduko du.
Beasaingo Udalak, bestalde, bidegurutze guztietako argiteria ere LED teknologiara aldatzeko asmoa agertu du. Beasainek aurten errespetu handiagoz begiratuko dio ingurumenari, proiektu hau ez baita bere horretan amaitzen.
EEE erakundetik 2007rako aurkeztutako programaren diru laguntza jaso dutela aurreratu dute eta diru horrekin aldatuko dutela LED teknologiara bidegurutzeetako argiteria.