Eudel hauteskundeak 2011
Jarduera aproposak

Botikak modu pertsonalizatuan emateko sistema

 

Donostia eta Legazpiko Udalek ekimen berritzailea gauzatu dute Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartearekin (COFG) batera. Gaixoei botikak modu pertsonalizatuan emateko sistema da eta horri esker, gaixoek edo urritasunen bat duten pertsonek sendagaien erabilera hobetu dezakete.

Farmazia baten irudia

Gaixo bakoitzarentzat neurrira egindako sistema honen helburua mendekotasunen bat duten pertsonek edo adinekoek egiten duten botiken erabilpena hobetzea da. Izan ere, pilula bat baino gehiago hartu behar dutenek, nahasteak eta ahanzteak izaten dituzte, eta horrek zuzenean eragiten dio jarraitu beharreko tratamenduari. Ekimen berri honi esker, gaixo bakoitzak modu antolatuan ditu beharrezko botikak eta arazorik gabe har ditzake.

Programa honetan parte hartzeko, farmazialariarekin elkarrizketa bat izan behar da, berak gaixoaren egoera eta historia ezagutu ditzan. Era berean, farmazialariak Elkartearen agiria izan behar du programa honetan parte hartzeko. Elkarrizketa izan ondoren, aldiro-aldiro farmazialariak gaixoak behar dituen botikekin dosifikazio pertsonalizatua prestatzen du. Kartoizko blister batean egunean behar dituen botikak jartzen dira, gosarian, bazkarian, askarian eta afarian dituen beharrak zainduz. Horri esker, gaixoak modu erosoan eta ahanzturarik gabe eskura ditu beharrezkoak gertatzen zaizkion sendagaiak.

Pilula batzuen irudia

Hartu beharreko sendagaiak amaituta, farmazialariak berria prestatzen du. Gainera, tratamenduaren jarraipena ere egiten du.

Ekimen hau Donostiako Udalak jarri zuen abian Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartearen batera eta ondoren, Legazpiko Udala batu zitzaion. Programaren balantzea oso positiboa da, emaitzek oso ekimen erabilgarria dela erakutsi baitute eta botiken erabilpena hobetzen baitu. Etorkizunean programa hau beste udalerri batzuetan ezartzea espero da.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao