Jarduera aproposak

Toki Alai Irun

 

Tokiko Agenda 21 ekimenaren harira, Irungo Tokiko Gobernuak energia iturriak babesteko jarraitu beharreko udal-irizpideen inguruko adierazpena hitzartu zuen 2002. urteko azaroan. Ildo horretan, energia gehiago aurrezteko, eraginkortasun gehiago lortzeko eta energia berriztagarriak ezartzeko konpromisoa hartu zuen Gipuzkoako Udalak.

Martindozenea aterpetxea

Hitzarmen horren ostean egindako ekimenen artean, eguzki-energia fotovoltaiko hartzaileak ezarri zituzten herrian. Horretarako beharrezkoa den azpiegitura, Irungo Siutz eraikinean dagoen Toki Alai lehen hezkuntza-zentroan ezarri zuten. Instalatutako gailuari esker, eguzki-energia fotovoltaikoa jaso, transformatu eta eraman egin daiteke. Horretarako, 5,5 kWp-ko azpiegitura erabiltzen du.

Bestalde, herriko beste hainbat eraikinek ere badute mota horretako energia, hala nola FICOBA Erakustazokak, Azken Portu kirol-instalazioak, Martindozenea Gazteleku aterpetxeak, Babes Ofizialeko Etxeek (BOE)...

Udalak ingurumenaren arloan aurrera eraman dituen beste ekimen batzuen artean, nabarmentzekoa da 2001. urtean energia berriztagarrien inguruan lan egiteko teknikari eta langileak prestatzeko antolatutako tailerra. Horrez gain, Txingudiko Mankomunitateak ur edangarria tratatzeko energia elektrikodun zentral minihidraulikoak ere ezarri ditu.

 Eguzki plakak

Proiektu horien bidez, Irunek ingurumenaren kalitatea hobetzeko herrian bultzatuko diren oinarrizko irizpideak zehaztu ditu. Gainera, Tokiko Gobernuak herriko instalazioetan ikuskapenak egiteko eta energia berriztagarri eta etengabeak bultzatzeko konpromisoa hartu du.

Irunek Euskal Energiaren Erakundearen laguntza izan du proiektua gauzatzeko. Gainera, ekimen horrek IHOBE eta Eusko Jaurlaritzak 2002. urteko Aste Berdearen barnean antolatutako EAEko Garapen Iraunkorra bultzatzeko Tokiko Gobernuen ekimenen sarietan Accesit saria lortu du.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao