
www.urduna.com ataria Espainiako webgune onenen artean aukeratu duteUrduñako Udaleko webgunea Espainiako hamar webgunen onenen artean aukeratu dute. Urteko udal-atari onenaren saria eskuratzeko aukeratua izan da www.urduna.com ataria.
Interneteko Erabiltzaileen Elkarteak antolatzen dituen sarietako mailetako bat da udal-atari onena. Sari hauek Interneten eta Informazioaren Gizartearen zabalkundea eta erabilera bultzatzen duten enpresa, erakunde eta pertsonak saritzen dituzte.
Euskadiko Udaletako atarien artean Urduñakoa izan da aukeratutako bakarra. Guztira Espainia osoko 162 webgune aurkeztu dira lehiaketara, eta Urduñakoarekin batera ondorengoak aukeratu dituzte: Pozuelo de Alarcón (Madril), Chera (Valentzia), Las Hurdes
(Extremadura), San Clemente (Gaztela Mantxa), Caloria la Buena (Valladolid), Valverde de Júcar (Cuenca), Villaorgaz (Gaztela Mantxa), Villanueva del Rebollar de la Sierra (Teruel) y Sevilla (Andaluzia).
Urduñako Udalaren atariak euskaraz eta erdaraz eskaintzen du informazioa eta 2006ko maiatzean jarri zen abian. Ordutik 57.000 erabiltzaile bakar izan ditu. Martxoan, adibidez, 7.404 erabiltzaile izan zituen atariak. 2006ko abenduan eta 2007ko urtarrilean ere bisita asko jaso ditu www.urduna.com-ek.