Jarduera aproposak

Zallako zine antzokia

 

Enkarterrin aspalditik zegoen modu honetako antzoki baten beharra. Hori dela eta, Zallako Tokiko Gobernuak ikerketa eskatu zion Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Katedrariherriak aisialdian zituen beharrak zehazteko. Ikerketak jakitera eman zituen datuetan garbi ikusten zen Zallak ezinbestekoa zuela herrian gertatzen ziren gizarte eta kultura arloko ekintzak jasotzeko azpiegitura bat.

Zallako Zine Antzokiaren gela

Zallako udalak badaki herriak garrantzi handia duela Enkarterrin, eta horregatik, beti egin du kultura arloko ekintzak bultzatzearen alde. Behar hori kontuan izanda, hainbat ekitaldi antolatzen ditu. Nabarmentzekoak dira Euskadiko Musika Banden Jaialdia, XXV. Musika Astea edo Enkarzina Nazioarteko Laburmetraia Jaialdia.

2001. urteko urtarrilean Zallako udalak lehiaketa publikora atera zuen zine-antzokia eraikitzeko proiektua. Urte horretan bertan garatu zen proiektuaren exekuzioa eta obrei hasiera eman zitzaiean. 2004. urtean amaitu ziren lanak.

Zallako Zine Antzokia

Garcia de la Torre arkitektoek diseinatutako eraikina funtzionalitate aniztasunean oinarritu da. Arte guztietara irekita dagoen eraikina teknologia aurreratua erabiliz egin da. Proiektuaren emaitza oso erakargarria den eraikin bat da. Gainera, Enkarterri irratia bertan jartzea oso garrantzitsua izan da. Eraikinak areto nagusi bat (auditorioa), zine-antzokia (kanpoko auditorioa), ekintza ezberdinetara zuzenduriko aretoa, prentsa-aretoa (bilerak), herri-irratia, programatzaileentzako bulegoak, aldagelak eta aparkalekua ditu.

Enkarterri zine antzokiak 2.709 metro karratuko azalera du eta 3.398 metro karratuko lurzati batean dago. Gainera, 466 jarleku ditu, horietako 10 ezindu fisikoei zuzenduta.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao