
EUDELeko Alkateen ordezkaritza bat Innsbruckera joango da europako 1.200 Alkate baino gehiagoren aurrean euskadiko zerbitzu pubEUDELeko kide diren Euskadiko Alkateen ordezkaritza batek Europako Udalerri eta Eskualdeen 23. Biltzar Orokorrean hartuko du parte gaurtik aurrera. Aurten, Innsbrucken izango da, Zerbitzu Publikoen etorkizuna Europan izenburupean.
Euskadiko ordezkaritzaren buru Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburu Karmelo Sáinz de la Maza elkarteburua izango da. Suediako, Herbeheretako eta Frantziako ministro ohi eta alkateen partaidetza izango duen ponentzia batean, Euskadin zerbitzu publikoen arloan garatzen ari diren esperientziak azalduko ditu.
Euskadiko Udalen Elkartea hasieratik da Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko kidea, eta hiru urtetik behin egiten den Biltzar honetan parte hartzera gonbidatu dute, zerbitzu publikoen arloan Euskadiko Udal askotan garatzen ari diren esperientzia berrien berri emateko. Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren Biltzarra arratsaldean inauguratuko da, Europako 35 herrialde baino gehiagotik Innsbruckera heldutako 1.200 Alkate baino gehiago bertan direla. Biltzarrean, Europako Batzordeko presidente Duraó Barrosok parte hartuko du.
Euskadiko Alkateek Biltzarrean ostiralera arte egingo diren lan eta gogoetarako tailerretan parte hartuko dute, eta tailerrotan esperientziak trukatuko dituzte Europako gainerako alkateekin eta zuzenean ezagutuko dituzte Europan arlo honetan bultzatzen ari diren proiektuak.